“Eraldatzen hasteko prest” kanpaina gogoratuz
Eskolapioen 2020-21eko elkartasun-kanpaina Covid-19ak eragindako pandemian egin genuen.
Pandemiak zaurgarritasuna areagotu du, ez soilik pertsonena, baizik eta erakundeena ere. Gauza bera gertatzen da eskolapio gisa Itaka-Eskolapioetan burutzen ari garen proiektu zehatzen kasuan.
Horregatik, bildutako guztia Eskolapioen Misioko gastu arruntak ordaintzera bideratu zen.
“Eraldatzen hasteko prest” kanpainarekin, azpimarratu nahi izan genuen, Itaka-Eskolapioak inoiz gelditu ez zen arren —gizartearen beharrei ekimen berriekin, agian sormen gehiagorekin, erantzuten saiatu ginelako-— gure elkartasuna berriro aktibatu genuela geure burua eta ingurua eraldatzen jarraitzeko.