Itaka Escolapios

Familia eraldatzailea (2tik +18ra)

Familia maiteok, familia eraldatzailea izatera gonbidatzen zaituztegu.

Lagundu “Eraldatzen hasteko prest” kanpainarekin

Covid-19ak eragindako pandemiak gogor jo ditu osasuna, ekonomia eta gizartea. Eta bereziki pertsona ahulenak jo ditu.

Itaka-Eskolapioen proiektu sozialei ere eragin die pandemiak: barneratuen, zentro soziokulturalen jarduera geldiaraztera behartu gaitu, ikastetxeak aurrez aurre ixtera, diru-sarrera ekonomikoak murriztu ditu eta proiektu sozial berrien hasiera atzeratu ere egin behar izan dugu.

Laguntzera animatzen zaituztegu:

Boluntario-lanak egiten Itaka-Eskolapioetan.
Ematen zaizkizuen kontu-zenbakietan familia gisa ekarpen ekonomikoak eginez.
Zuen seme-alaben bidez ekarpen ekonomikoak eginez.

Guztion lankidetza behar dugu, gizartearen beharrei erantzuten jarraitzeko.

Pdf fitxa: familia eraldatzailea