Dorotearen motibazio-gutuna
Lagun maiteok:
Edukazio onekoa naizenez, lehenik aurkeztu egingo naiz. Dorotea dut izena eta Calasanzen oso laguna naiz. Calasanz oso ongi ezagutzen duzue, beraz, ez dago bera aurkezteko beharrik.
Urte asko daramatzat hezitzaile gisa lanean (eskola, parrokia, gizarte- eta kulturazentroetan eta bestelakoetan, baita Itaka-Eskolapioen hamaika proiektutan ere) eta horri esker ezagutu dut hezkuntza oso garrantzitsua dela errealitatea eraldatzeko. Zuen eta beste askoren lanari esker, zuen ingurua ederragoa eta anaikorragoa da. Lan bikaina egiten ari zarete.
Badakizue Eskolapioak adituak garela mundua aldatzen, txikienekin batera egunero apur bat bidezkoagoa izan dadin eraldatzen. Eta horretan dihardugu duela urte askotatik eta munduko hainbat tokitan, bat egin nahi duen guzti horien laguntzaz.
Aurten, eskola, obra, proiektu, talde eta bestelakoak are eraldatzaileagoak izatea nahi dugu eta, horretarako, zuek bezalako adituen buru eta bihotzak behar ditugu. Calasanz eta bertako tripulazioko kideok ziur gaude zuen laguntzarekin lortuko dugula.
Erronka bat proposatzen dizuet; misio bat. Gai izango zarete zuen ingurua apur bat aldatzeko eta munduko beste neska-mutilei gauza bera egiten laguntzeko? Zuen arduradunek daukate beharrezko informazio guztia, baina zuek ezinbestekoak zarete misioa betetzeko.
Aurrera, tripulazio!
Besarkada bero bat.
Dorotea