“Ahots bat, hamaika aldaketa” gogoratuz
ESKERRIK ASKO!
Duela urtebete inguru, gune berri bat ireki zen EDUCA webgune honetan bertan, Itaka Escolapios-ek bultzaturiko proiektu zehatz batzuk ezagutzera bideratzen zuen kanpaina “Ahots bat, hamaika aldaketa” aurkeztuz. Kanpaina hartan besteengatik ahotsa altxatu zuten haur eta gazte eskolapioak ezagutu genituen, gizartea eraldatu eta hobetzeko prest zeudenak.
Kanpaina hau, eskolapioen presentzia dagoen 16 herrialdeetan gauzatu da urte osoan zehar: Benin, Bolivia, Brasil, Burkina Faso, Kamerun, R.D. Congo, Boli Kosta, Kuba, Espainia, Filipinak, Frantzia, Gabon, Ginea, Mexiko, Senegal eta Venezuela.
Geroz eta gehiago gara proposatzen diren jarduerak eginez, eskolapioen misio eraldatzailearen bultzadan parte hartzen eta laguntzen dugunak. Garrantzitsua da egiten dugun lan komun eta partekatuarekin eraikitzen den nazioarteko anaitasun hori baloratu eta sentitzea; baita ospatzea ere, proiektu hauen bidez sortzen ditugun hamaika aldaketak.
Eskerrik asko aurten ere, gurekin bat egiteagatik, ekintzetan parte hartzeagatik, zure ahotsa altxatzeagatik. Ziur gaude, zure inplikaziorik gabe, emaitza ez litzatekeela berdina izango. Urte osoan zehar Itaka-Escolapios sareko sei proiektuetan egiten den lana ezagutaraztea eta sakontzea lortu dugu, proiektu horien eta beste askoren iraunkortasun ekonomikoa babestearekin batera.
Eskerrik asko berriz ere, zuen ekintza eta donazio guztiekin mundu osoan misio eskolapioa bultzatzen jarraitzea lortu dugulako.
Eta urtero bezala, webgune honetan bertan, esker oneko kartela partekatzen dugu “Ahots bat, hamaika aldaketa” kanpainaren azken diru-bilketaren datuekin.
Aurrera jarraitzen dugu!
*Gainerako hizkuntzak kartelen partean edo dagokion or. egongo dira. Hemen.