Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Itaka-Eskolapioak koordinatzaile nagusiaren aurkezpena

Hitz batzuk Batzorde Betearazlearen izenean Itaka-Eskolapioak sarearen 20-21 elkartasun-kanpaina berria aurkezteko: “ERALDATZEN HASTEKO PREST”.

Ondo dakigunez, kanpaina hau oso testuinguru berezian kokatzen da, apartekoa mundu osoko Itaka-Eskolapioentzat: pandemiaren eta pandemiaren ondoriozko krisi globalaren egoera. Horren ondorioak eragin negatiboa izaten ari dira Itaka-Eskolapioek mundu osoan dituzten proiektuetan, eta hala jarraituko dute.

Alde batetik, osasunaren gaineko ondorioak daude. Hauek berehalakoak dira eta larritasun maila desberdina izan dezakete lekuaren arabera (oso kezkagarriak dira herrialde batzuetan, gaixotasun horrek beste batzuekin batera duen intzidentziagatik eta gaixotasunari aurre egiteko baliabide-urritasunagatik).

Eta bestalde, noski, ondorio ekonomikoak, sozialak eta hezkuntzaren gainekoak ditugu. Hauek larriak izaten ari dira, baita suntsitzaileak ere herritar zaurgarrienentzat, eta bete-betean eragiten diete gure eskolei eta herrialde pobretuenetan ditugun irakaskuntza ez formaleko proiektuei.

Beraz, honako hau misio eskolapioarentzat oso aurkakoa den egoerari erantzuteko kanpaina da. Oraingo honetan, kontua ez da herrialde jakin batean edo gure ekintzaren eremu zehatz batean zentratzea, baizik eta misio eskolapio osoa ari dela ondorioak jasaten, eta pertsona zaurgarri eta pobretuenekin egiten dugun lanak kezkatzen gaitu batez ere.

Beraz, alde batetik, Itaka-Eskolapioek munduan dituzten presentzia eta proiektuetatik hurbilago egon nahi dugu eta egoera nola bizi duten jakin. Eta bestetik, nola ez, laguntza solidarioa areagotu nahi dugu, herritar pobre eta zaurgarriekin egiten ditugun proiektu solidario hauek manten daitezen eta aurrera jarrai dezaten egoera berriari egokituz.

Amaitzeko, ekimen solidario honetan aktiboki parte hartzeko eta ekarpenak egiteko dei berezia egin nahi dut. Itaka-Eskolapioetan inoiz baino gehiago behar dugu kanpaina hau oso arrakastatsua izatea sentsibilizazioari eta baliabideak mobilizatzeari dagokionez. Aurrean dugun egoera zaila da, baina ziur gaude gainditu dezakegula, eta are gehiago, gure sarea indartuta atera daitekeela Itaka-Eskolapioetan parte hartzen duten eta konfiantza duten pertsonen konpromisoari eta laguntzari esker, Itaka-Eskolapioak Eskola Jainkotiarren elkartasun- eta sustapen-plataforma baita. Hala izatea espero dugu. Mila esker.