Itaka Escolapios

“SENEGALGO ALTXORRA” KANPAINA GOGOAN

2017-2018ko ikasturteko elkartasun-kanpainaren bidez, hezkuntzaren indar eraldatzailean sakondu nahi izan genuenez, kalitateko hezkuntza sustatu genuen Senegalen. Eskolapioen bost landa-barnetegitan bizi eta landa-mundutik eskolaratzen diren 200etik gora neska-mutil eta gazteren hezkuntza hobetzea eta bermatzea geneukan helburu.

Boliviako, Brasilgo, Kamerungo, Espainiako, Filipinetako, Gabongo, Indonesiako eta Venezuelako hirurogeita lau ikastetxe eta zentro kultural eskolapiok ikasgeletan bertan landu zuten hezkuntzak berak aldaketaren bultzatzaile moduan daukan balioa. Horretarako, Senegalgo errealitate eskolapioa eman zuten jakitera.

Sentsibilizaziorako lan horri esker, 226.424,51 € bidali izango ditugu guztira, Sokoneko, Oussoyeko, Toubacoutako eta Mlompeko barnetegietako 200etik gora neska-mutil eta gaztek hezkuntza eskuratzeko duten aukera bermatzeko.

Eskerrik asko! ¡Gracias! Thanks! Merci! Obrigado!