Itaka Escolapios Itaka Escolapios

ELKARTASUN Misioa

Eskolapioen ikastetxeei gonbita egiten zaie bertako parte-hartzaileekin, inguruarekin eta munduarekin solidario izateko.

Horren adibide da Venezuelako Barquisimeto lizeoa. Bertan, ikastetxeko jangelak auzoko behartsuenak artatzen ditu. Jangelari etekin handiena ateratzen diotenak jangelarik ez duten eskoletako haurrak dira. Euren lanarekin jarraitzeko zailtasun ekonomikoak izanik ere, ekimen solidarioak antolatzen dituzte Itaka-Eskolapioen ikastetxe askotan, elkartasuna euren izateko arrazoiaren parte delako.

Dorotea eta Bla-k lan egitera gonbidatzen zaituzte zure ikastetxeak Elkartasun Misioan parte hartu dezan eta elkartasun diploma eskura dezan.  Lortzen duzuen guztia egunero lanean jarraitzeko zailtasun handienak dituzten Itaka-Eskolapioen ikastetxeak ekonomikoki laguntzeko erabiliko da: Bolivian, Kamerunen, Gabonen, Indian, Mozambiken, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Senegalen edo Venezuelan.

Dorotearen karta bat duzu elkartasun kanpainari hasiera emateko argibideekin eta egin ditzakezun hainbat jarduerarekin, eta Dorotearen beste karta bat osatzen duzun misio bakoitzerako. (Misioaren azken gutuna.)

 

Mesedeen katea (12 urtetik aurrera)

Lankidetza-koadroak (10-16 urte)

CSI Elkartasuna (3 urtetik aurrera)

321 Elkartasun metafora (3 urtetik aurrera)

Jolas solidarioak (6-16 urte)

Jarduera solidario multzoa (3 urtetik aurrera)

Itaka-Eskolapioetako zentroak ezagutzea eta ezagutaraztea  (3 urtetik aurrera)

Kirol solidarioa