2023-2024 Munduan, Nonbait…
Mundu osoan eskolapioen misioa bultzatzeko gure gakoetako bat gizartea eraldatzeko sentsibilizazio-eredu batean lan egitea da. Horregatik, beste ekimen batzuekin batera, duela urte askotatik bereziki zaintzen ditugu Itaka-Escolapios-en elkartasun kanpainak. Hauei esker, Itaka-Escolapios-ek sare internazionalean aurrera eramaten dituen ekintzak, proiektuak eta obrak urtero hobeto ezagutzeko aukera izan dugu.
Ezagunak egingo zaizkigu lelo hauek: “Atambuarekin bidean”, “Senegaleko altxorra”, “Kongoko erritmoa”, ” Aldaketa eragiten duten ikastetxeak. Aldatu zeurea”, edo joan den ikasturtean, “Ahots bat, hamaika aldaketa“.
Ikasturte honetan,” Mundukoan, nonbait…” lelopean, gure ingurune hurbiletik haratago dauden errealitateak ezagutzera eta hausnartzera gonbidatu nahi zaitugu, baita gure mundua hezkuntzatik esploratu, ulertu eta hobetzera ere. Lelo honek planetako txoko bakoitzak bere historia, kultura eta erronkak dituela gogorarazten digu, baita gure ekintzek eragin nabarmena izan dezaketela beste pertsona batzuen ongizatean eta mundu bidezkoago baten eraikuntzan.
Horretarako, Itaka-Escolapios-etik, gure haur eta gazteengan jakin-mina, enpatia eta kulturarteko errespetua sustatzera animatu nahi zaitugu; baita ikasleei gizarte-arazo jakin batzuen aurkikuntzan eta konponbideen bilaketan laguntzea ere. Izan ere, ikasleek asko dute esateko eta egiteko. Gure ikasgeletan dugu munduaren etorkizuna.