Landuko ditugun proiektutako fitxak
“25 urte sustraiak zabaltzen”, kanpaina honetan, hezkuntza-etapa bakoitza gure Sarearen errealitate zehatz batera hurbiltzea nahi dugu. Adin tarte bakoitza proiektu mota espezifiko batekin lotu dugu, eta horrela, gure misio eskolapioak munduan duen aniztasuna ezagutu ahal izan dugu.
Hauek dira aurten aurkeztu eta landu nahi izan ditugun proiektuak:
🍲 3-5 urte: ESKOLA JANGELAK
“Elikadura, ikaskuntzaren sustraia” Gose den haur batek ezin du ikasi, ezta amestu ere. Etapa honetan, Itaka-Escolapios-ek Kamerun eta Venezuela bezalako herrialdeetan bultzatzen dituen eskola-jangelen eta elikadura indartzeko programen errealitatera hurbiltzen gara.
- Gure helburua: Milaka haurrek klasera joateko, kontzentratzeko eta osasuntsu hazteko behar duten energia izango dutela bermatzea.
🏠 6-8 urte: HARRERA ETXEAK
“Hazteko ingurune segurua” Pertsona batek sustraiak bota edo emateko, seguru sentitu behar du. Brasil eta Espainia bezalako herrialdeetan zaurgarritasun edo arrisku sozialeko egoeran dauden adingabeei babes integrala eskaintzen dieten Harrera Etxe eta Zentroak aurkeztu eta landuko ditugu.
- Gure helburua: Lo egiteko leku bat baino askoz gehiago eskaintzea: familia ingurunea, maitasuna eta hezkuntza laguntza, beren historia berreraiki ahal izan dezaten.
🏫 8-10 urte: IKASTETXE SAREA
“Hezkuntzak mundia eraldatzen du” Eskola, komunitatearen bihotza da. Arlo honetan Afrikan, Amerikan eta Asian bultzatzen ditugun ikastetxe eta hezkuntza zentroetako sarea ezagutuko dugu, non 12.000 ikaslek baino gehiagok kalitatezko hezkuntza jasotzen duten.
- Gure helburua: Pobreziaren zirkuluarekin haustea prestakuntza akademiko eta teknikoaren bidez, hezkuntzarako eskubidea txokorik ahaztuenetara iritsiko dela ziurtatuz.
📖 10-12 urte: HELDUEN ALFABETATZEA
“Integratzen laguntzen duten hitzak” Hizkuntza da ateak irekitzeko behar den giltza. Helduen alfabetatze proiektuetan oinarrituko gara, bi alor ikutuz: Espainian migratzailek integratzeko proiektuak eta Afrikako landa eremuetan emakumeak ahalduntzeko proiektuak.
- Gure helburua: Gizarteratzea eta laneratzea erraztea, bazterketa eragiten duten hizkuntza- eta kultura-oztopoak botaz.
⚽ 12-15 urte: GIZARTE ETA HEZKUNTZA ZENTROAK
“Ikasgelatik haratago hezten” Hezkuntza, kalean eta aisialdian ere gertatzen da.
8 herrialde ezberdinetako Gizarte eta Hezkuntza Zentroen lana ezagutuko dugu, kirolaren, artearen eta eskola laguntzaren bidez indarkeria prebenitzeko eta talentuak garatzeko ezinbestekoak diren espazioak.
Gure helburua: Ingurune behartsuetan bizi diren haur eta gazteei, bizikidetzarako eta hazkunde pertsonalerako espazio seguruak eskaintzea.
🤝 15 urtetik gora: BOLUNTARIOTZA
“Zure konpromisoa gure sarearen energia da” Proiektuaren heldutasunera iritsi gara. Boluntariotza mundua ikusteko modu gisa landuko dugu. Calasanz kideak-etik, gizarte ekintzatik edo nazioarteko lankidetzatik gure misioa posible egiten duten 3.000 pertsona baino gehiago ezagutuko ditugu.
- Gure helburua: Ekintzara pasatzeko gonbidapena da. Boluntariotza ez da zure denbora ematea bakarrik, eraldaketa pertsonalaren eta justizia sozialaren esperientzia baizik.
GEHIAGO JAKIN NAHI DUZU? Deskargatu proiektuetako fitxak, bakoitzaren nondik norakoetan sakontzeko.

