Jarduerak, kartelak eta girotzea
Elkartasun kanpaina baten prestakuntzan esperientzia baduzu edota hasi berria bazara, gogoratu behar dizugu arrakastaren gakoa maitasuna, ilusioa eta buru-belarri aritzea dela. Horretarako, garrantzitsua da eskaintzen dizkizuegun baliabide guztiak ezagutzea eta horregatik, horien guztien zerrenda osoa aurkituko duzu jarraian.
Calasanz buru duen Itaka-Escolapios tripulazioarekin batera nabigatzera eta proposamen guztiak ezagutzera gonbidatzen zaituztegu:
- Proiektuetako fitxak
- Klaustroari aurkezteko gida
- Lanketarako jarduerak
- 24-25 Bideak zabalduz kanpainako kartela.
- 23-24 kanpainako esker kartela
- Logoa (pdf-n, jpg fondo txuriarekin eta jpg fondorik gabe)
- Lemaren inguruko bideoa
- Promoziorako bideoa
- Calasanz bere motxilarekin (brujula, botila, liburua, bihotza)