Itaka Escolapios Itaka Escolapios

“Bizitza partekatuz” kanpaina gogoratuz

2019-2020 kanpainak urte horretan bertan Eskola Jainkotiarretan eta Itaka-Eskolapioetan bizi izan zen gazteen sinodoaren bidea jarraitzera gonbidatzen gintuen.  Misio eskolapioak gazteenentzat, batez ere zaurgarritasun egoera larrienean dauden horientzat, duen garrantzia eta premia azpimarratu nahi izan genuen.

Kanpaina 2019ko azaroan hasi ahal izan genuen, baina martxoaren erdialdera normaltasuna eten egin zen Espainian eta, gero, sarearen gainerako herrialdeetan.

Gure ikastetxeetan jarduerak ohikoa ez den modu batean garatu zirenez, horietako askok ezin izan zuten kanpainarekin bat egin, eta hogeik baino ez zuten aktiboki parte hartu. Zalantzarik gabe, horietako askok egindako ahaleginak —konfinamendu garaian berrikuntzak egin eta jarduera berriak proposatu zituzten— biderkatu egiten du sareko Amerikako gizarte-hezkuntzako zentroetara bidalitako 67.708,45 euroen balioa.