2020-2021 Eraldatzen hasteko prest
Itaka-Eskolapioak sareak elkartasun-kanpaina bat egiten du urtero nazioarte mailan, misio eskolapioak haurrekin eta gazteekin, behartsuenekin bereziki, egiten duen proiektu jakinen bat babestu, lagundu eta harekin kolaboratzeko. Seguruenik “Kongoko Erritmoa”, “Senegaleko Altxorra” eta “Atambuarekin bidean” kanpainak gogoratuko dituzu…
Baina aurten, bizi dugun egoera larriaz ohartuta, Itaka-Eskolapioek proiektu zehatz bat ez babesteko, baizik eta misio eskolapioarekin orokorrean kolaboratzeko proposatzen du. Horrela, une zail honetan laguntza behar duten pertsona behartsuenekin aritzen den edozein proiekturi eman ahalko zaio laguntza, edo bat baino gehiagori.
Pandemia zaurgarritasuna areagotzen ari da, ez soilik pertsonena, baizik eta erakundeena ere. Hala da ere eskolapio gisa Itaka-Eskolapioetatik burutzen ari garen proiektu zehatzen kasuan.
Kanpaina honen goiburuak, “Eraldatzen hasteko prest”, azpimarratu nahi du Itaka-Eskolapioak inoiz gelditu ez den arren —gizartearen beharrei ekimen berriekin, agian sormen gehiagorekin, erantzuten saiatu garelako-— gure elkartasuna berriro aktibatzeko prest gaudela geure burua eta ingurua eraldatzen jarraitzeko.
Gizartea eraldatuko duen eraldaketa pertsonala lortu ahal izateko, kanpaina “Design for Change” metodologia erabiliz diseinatu dugu.
Metodologia honek pertsonek parte hartzea eta gizartea eraldatzea bilatzen du.
Itaka-Eskolapioetako tripulazioak metodologia honen urratsetan barrena eramango zaitu (Sentitu, Imajinatu, Mugitu, Eboluatu eta Partekatu) azken helburua lortu ahal izateko: errealitatea eraldatzea misio eskolapioarekin kolaboratuz.
Klikatu esteketan kanpainaren eduki gehiago ikusteko
- “Bizitza partetakuz” kanpaina gogoratuz
- Prestakuntza saioak hezitzaileentzat «Design for change»
- Sentitu!
-
- Aurkepena. Ordena-Fraternitatea-KM
- Itaka-Eskolapioak kordinatzaile nagusiaren aurkezpena
- Lekukotasunak (2tik +18ra)
- Kalasanzekin otoitza egingo dugu (8tik +18ra)
- Itaka-Eskolapioen eragina eta erantzuna (14 – 18)
- Itaka-Eskolapioak tripulazioa ezagutuz (2-7)
- Mapamundi (2 – 7)
- Denboraren kapsula (2tik +18ra)
- Familia eraldatzailea (2tik +18ra)
- Konparatu eta kontrastatu (8tik + 18ra)
- Postontzi solidarioa (2tik +18ra)
-
- ¡Imajinatu!
- Mugitu!
- Eboluatu!
- Partekatu!
- Kalasanz Mugimendua (8tik +18ra)
- Kartelak eta girotzea