Itaka Escolapios Itaka Escolapios

ITAKA-ESKOLAPIOEN ESPEDIZIOA KEDen

Logo castellanoSenegalgo hezkuntzaren kalitatea hobetzea helburu zeukan iazko kanpaina amaitu ondoren, abentura berriari ekingo diogu Calasanzen zuzendaritzapean, eta errealitate eskolapioa ezagutuko dugu Kongoko Errepublika Demokratikoan.Kongo ibaia zeharkatu ostean, gure espedizioa lehorreratu egingo da. Gero, Kinshasarantz eta Kikonkarantz abiatuko da, eta Itaka-Eskolapioen elkartasun-proiektuak aurkeztuko dizkigu.

PERTSONAIA MARGOTZEKO PERTSONAIA
KEDen lehorreratutakoan, Itaka-Eskolapioen espedizioa musika-talde bihurtuko da. TALDEA TALDEA
Hezkuntza unibertsalerako eskubidea bultzatzen du, eta, espedizioko burua denez, bertan gertatzen den guztiaren arduradun gorena da. Hona hemen bere helburua: planetako bazter guztiak “Pietatez eta Letraz” betetzea. CALASANZ CALASANZ
Elykia neska gaztea eta Esengo neskatilatxoa Kongoko Errepublika Demokratikoan jaio ziren, eta herrialdea zeharkatuko dute, euren historia azaltzeko eta neskatilen zein emakumeen eskubideak defendatzeko. ELYKIA eta ESENGO ELYKIA eta ESENGO
Neskatilatxo afrikar honek mapak irakurtzeko trebetasun handia eta orientazio-zentzumen handia dauzka. Oso ondo ezagutzen du errealitate eskolapioa, eta, horren ondorioz, baztertuen alde lan egiten du. MARINE MARINE
Neska hegoamerikar hau espedizioko mekanikaria eta “trebea” da. Hona hemen bere grina: era guztietako gailuak muntatzea, desmuntatzea eta konpontzea. Badaki lanaren zein ikerketaren bidez denetarik konpondu daitekeela. Badaki nola bilatu arazo txiki zein handietarako konponbide zehatzak. JIWA JIWA
Mutil europar hau espedizioko kide nagusiena da. Oso gustuko ditu elkartasun-kanpainak, oso gogoko daukalako herrialde guztietako elikagaiak erabiltzea eta era guztietako osagaiak dastatzea. Jakintza horri esker, kultura desberdinen arteko bitartekari jakituna da. Hona hemen bere leloa: “gatza jarri behar zaio bizitzari”. SUKAL SUKAL
Erdialdeko Amerikakoa den neska nerabe honek espedizioan gertatzen den guztia jakinarazi eta zabaldu egiten du. Komunikatzeko gaitasun horri esker, bakearen aldeko bitartekari eta langile porrokatua da. Hori dela eta, esan gabe doa bere leloa honako hauxe dela: “elkarrizketa da nagusi”. BLA BLA
Natura bete-betean murgilduta dagoen Kamdan jaio zen. Hori dela eta, oso-oso maite du ingurumena, baita garapen jasangarria bera ere. Beraz, honako hauxe da bere leloa: “zenbat maite zaitudan, berde!”. QUISAP QUISAP