Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Lekukotasunak (2tik +18ra)

Covid-19ak eragindako pandemiak gogor kolpatu ditu osasuna, ekonomia eta gizartea orokorrean. Eta bereziki pertsona zaurgarrienak kolpatu ditu.

Itaka-Eskolapioetan ere hurbiletik ikusi dugu egoera. Izan ere, denok ezagutzen ditugu gaixotu diren pertsonak, diru-sarrera gutxiago izan dituztenak, konfinamenduak bereziki eragin dion norbait…

Pandemiak Itaka-Eskolapioen proiektu sozialei ere eragin die. Adibide batzuk jartzearren, barnetegietako eta zentro soziokulturaletako jarduera gelditu behar izan dugu, ikastetxeak itxi ditugu, diru-sarrerak jaitsi dira eta proiektu sozial berriak atzeratu behar izan ditugu.

Baina, aldi berean, Itaka-Eskolapioak sareak ez du inoiz “itxi” eta gizartearen eskaerei sormenarekin erantzuten jarraitu dugu.

Adibide gisa:

  • Calasanz mugimenduaren jarduerak online mantendu ditugu.
  • Etxerik gabeko pertsonei etxe bat eskaini diegu konfinamendu garaian.
  • Online eskola-laguntza sustatu dugu.
  • Eten digitalaren aurka borrokatu dugu.
  • Elikagaiak jaso eta banatu ditugu.
  • Biztanleak elikatzeko herri-lapikoak egin ditugu.

Gaur egun, 16 herrialdetan dago Itaka-Eskolapioak sarea.

Jarraian, hainbat haur eta gazteren testigantza ematen dizugu, bizi duten egoera eta gu Eskola Jainkotiar bezala (Itaka-Eskolapioak bezala) ematen ari garen erantzuna azaltzen dizkigutenak.

Zuk ere lagundu dezakezu, gure proiektu solidarioetako batean boluntarioa izanda edo Itaka-Eskolapioetan ekarpen ekonomikoak eginez.

BOLIVIA

 

BRASIL

KAMERUN


ESPAINIA

 

FILIPINAK


INDONESIAR

MEXIKO

CONGOKO ED

SENEGAL

VENEZUELA