Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Koordinatzaile nagusiaren aurkezpena

 

Aldatzen ari diren ikastetxeak. Aldatu zure ikastetxea

Itaka-Eskolapioen 2021-22ko elkartasun-kanpaina

Igor Irigoyen – Itaka-Eskolapioak fundazioko koordinatzaile nagusia

Esaldi horrekin aurkezten dizuet, Zuzendaritzaren izenean, Itaka-Eskolapioen elkartasun-kanpaina berria. Kanpainaren leloa “Aldaketa eragiten duten ikastetxeak. Aldatu zeurea” da.

Lehenik eta behin, lelo hori aukeratu izanaren arrazoia azalduko dugu. Nabaria den moduan, leloaren ideia nagusia aldaketa eta eraldaketarena da.  Izan ere, kanpainaren helburua da hezkuntzak eta bereziki Itaka-Eskolapioetako partaide diren ikastetxeek duten izaera eraldatzailea ezagutu, indartu eta babestea. Oso gune anitzak dira, baina denek partekatzen dute misio eskolapioaren funtsa: euren lan eraldatzailea geletatik harago doa, baita ikastetxearen muga fisikoetatik eta bertako jendeagandik ere. Auzoetan, herrietan eta orokorrean gizarte osoan eragiten dute eta lan garrantzitsua egiten dute bizitzan eta komunitateren etorkizunean egiazko aldaketak sortzeko.

Elkartasun-kanpaina honetan munduko hainbat tokitako esperientzia jakinak ezagutzeko eta trukatzeko aukera izango dugu. Ezagutuko dugu nola ari diren Itaka-Eskolapioen ikastetxeak errealitatea aldatzen eta gainera, elkarrekin hazi eta eraldatzen jarraitzeko ekimenak eta  proposamenak partekatuko ditugu.

Halaber, Itaka-Eskolapioen beste ekimen bati babesa eman nahi diogu kanpaina honen bidez. Haren helburu nagusia hezkuntzaren arloan zeharka urratsak ematea da: Educa, eraldaketa sozialerako hezkuntza-sarea. Nazioarteko Hezkuntza-itunarekin lotuta dagoen proiektu bat da, Frantzisko Aita Santuak sortua. Itaka-Eskolapioek, eskola elizkoi den heinean, parte hartu eta lagundu nahi dute. Bakea, justizia soziala, anaitasuna eta etxe komunaren zaintzarekin konprometituta daude eta haur eta gazteen parte-hartzea sustatzen dute.

Bestalde, aipamen bat egin behar diogu kanpaina hau antolatzen ari garen garaiari: pandemiak eta haren ondorioek eragin handia izan dute eta oraindik hala dute, beraz, oso kezkatuta gauzkate hark pertsona ahulenengan izan ditzaketen ondorioek. Covid-19ak egoera oso zailak biziarazi dizkigu. Itaka-Eskolapioen sarean, asko dira oraindik berreskuratu gabeko hezkuntza-jarduerak eta ez du ematen horiek laster egiteko aukerarik izango dugunik. Ikusten ari garen moduan, eraginak ez digu epe laburrean soilik eragiten, baita epe ertain eta luzean ere eta horiek eragin handiagoa dute biztanle zaurgarrienengan.

Horregatik, kanpaina hau pandemian eta pandemiaren ondorengo garaian elkartasunez erantzuteko deia da, gure hezkuntza-lan eraldatzailearekin jarrai dezagun. Gaur egun, ezinbestekoa zaigu elkartasuna Itaka-Eskolapioen sareak jarrai dezan zaurgarritasun eta pobrezia egoeran dauden herrialdetako ikastetxeei laguntzen.

Azkenik, kanpainaren ikuspegi eraldatzaileak erreferentzia egiten digu kanpainako parte-hartzaile eta haren hartzaile guztiei. Gure burua eta ingurua aldatzeko eta eraldatzeko gonbita da, baita geure burua “erdigunetik kentzekoa” ere, ezagutuko ditugun errealitateen eta proposatutako elkartasun dinamikaren bidez. Dudarik gabe, gaur egun ezinbesteko zaigu jarrera solidarioa izatea etorkizunari itxaropenez begiratzeko. Ziur gaude kanpaina honek horretan lagun dezakeela, beraz, parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Eskerrik asko!