Itaka Escolapios Itaka Escolapios

2017-2018 El tesoro de Senegal

Ikasturte honetako elkartasun-kanpainaren bidez, Itaka-Eskolapioetatik lehen aldiz hurbilduko gara gure elkartasunari indar handiz dei egiten dion errealitate zabal bezain anitzera: Senegaleko misio eskolapioa.

Senegal bera 1963. urtean eskolapioen agerpena izan zuen Afrikako kontinenteko lehenengo herrialdea izan zen. Kataluniatik zetozen lehenengo erlijiosoak urte horretan iritsi ziren Casamanceko eskualdera. Gero, lehenengo erkidegoa sortu, jendartean sustraitu eta euren misioa jarri zuten abian egoera txarragoan zeudenekin. Hasierako abentura horrek fruitu ugari eman zituen hamarkadetan, eta herrialdeko zenbait gunetara hedatu zen eskolapioen gaur egungo agerpen zabalaren hozi moduan, hezkuntza, gizarte eta pastoral arloan hainbat eta hainbat obra dituztela kontuan hartuta. Giza aberastasunaren eta horrelako ekimen zein proiektuen bultzatzaileen konpromisoaren aldeko benetako altxorra.

Gaur egun, Mendebaldeko Afrikako probintzia eskolapioan dago kokatuta, Boli Kostarekin eta eskualdeko beste herrialde bateko fundazio eskolapio sortu berriarekin batera: Burkina Faso. Nabarmendu egin beharra dago herrialde horietako guztietako giza ahalmena handia dela benetan, baina hezkuntza-arloko premia handiak dituztela eta bertako garapen-indizeak planetako txikienetakoak direla, oro har.