Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Partekatu!

Lerro hauek irakurtzen ari bazara, “Eraldatzen hasteko prest” eskolapioen 20-21 elkartasun-kanpainaren garapenean murgilduta zaudela esan nahi du, edo amaitu berri duzula.

Egiten ari zareten edo dagoeneko egin dituzuen ekintza eraldatzaileak Partekatzeko!! unea iritsi da.

“Design for Change” metodologiaren bosgarren fasean zaude, PARTEKATU.

Kanpainan zehar burutu dituzuen ekintza eraldatzaileak Educa sarean, zure ikastetxeko, parrokiako, Calasanz mugimenduko web orrietan eta sare sozialetan, Itaka-Eskolapioen egoitzan edo zure sare sozialetan partekatzeko eskatzen dizugu.

Ekintzak zabaltzeak hiru helburu ditu:

  1. Ikasleek, taldeetako kideek, erakundeek… burututako lana aitortzea, egindako ekintza solidarioak kontatuz.
  2. Beste ikastetxe, parrokia, talde eta Itaka-Eskolapioak sarearen egoitzei “Eraldatzen hasteko prest” kanpainan ekintza eraldatzaileak egiteko iradokitzea eta animatzea.
  3. “Eraldatzen hasteko prest” eskolapioen 20-21 elkartasun-kanpainan laguntzera gonbidatzea, bai diruz, bai boluntario gisa.

 

Zuk ere espazio hauetan Partekatzea! proposatzen dizugu:

 

Hona hemen, adibide gisa, orain arte egin diren ekintza solidarioetako batzuk:

  • Hezkuntza-komunitate batzuetan, Gurasoen Elkarteek, kirol-klubek eta abarrek dohaintza garrantzitsuak egin dituzte misio eskolapiorako.
  • Ordenako erlijioso batzuek minimora murriztu dute beren esleipen pertsonala, hurbilen dituzten premiei erantzuteko.
  • Senidetasunen batean konpromiso solidarioa hamarrenetik haratago indartzea proposatu dute, premia bereziko egoera honetan.
  • Diru-sarreretan eragin txarrik izan ez duten beste pertsona batzuek aparteko ordainsaria dohaintza berezi bihurtzeko prest daudela adierazi dute.