Itaka Escolapios

ITAKA-ESKOLAPIOEN ESPEDIZIOKO JARDUERETARAKO PROPOSAMENA

CARTEL ITAKA EUSKERA C1819Senegalgo hezkuntzaren kalitatea hobetzea helburu zeukan iazko kanpaina amaitu ondoren, abentura berriari ekingo diogu Calasanzen zuzendaritzapean, eta errealitate eskolapio berria ezagutuko dugu Erdialdeko Afrikan, Kongoko Errepublika Demokratikoan (KED), hain zuzen ere.

Senegal ibaia kanoan zeharkatu ostean, gure espedizioa lehorreratu egingo da, eta, Dakarretik, zuzenean bidaiatuko du KEDeko Kinshasara. Bertan, bi pertsonaia berri ezagutuko dituzte, eta euren bidaideak izango dira herrialdean: Elykia eta Esengo. Espedizioa KEDen barruratuko da, bertako ezegonkortasun politiko eta ekonomikoa nagusi denean herrialdeko baliabide natural ugarien esplotazioaren eta arpilaketaren ondorioz sortutako gatazka armatuengatik.

Itaka-Eskolapioetako eskifaiak proposatzen dizkigun zazpi bat jarduerak herrialdeko, Kongoko eskolapioen eta eskoletara zein hezkuntza eta gizarte arloko proiektuetara doazen neska-mutilen nahiz gazteen errealitatea ezagutzen lagunduko digute. Elykia eta Esongo eskifaiako kide berriak izango dira, eta herrialdeko neskek zein emakumeek bizi duten egoeraren aurkezpen berezia egingo digute.
Bakoitzaren izenburuan sakatu eta espedizioko kide bakoitzak egiten digun jarduera-proposamenera helduko zara.

CALASANZEKIN OTOITZEAN

AMAWOLÉA

JAIAREKIN BAT EGIN

LANTZEN

BALIOETAN HAZTEN

AURREIRITZIAK

PHOTOCALLA