Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Aldatzen ari diren ikastetxeak. Aldatu zure ikastetxea 2021-22

Audioa euskaraz duen bideoa:

 

Kanpainaren helmuga solidarioa:

Itaka-Eskolapioen sareak Bolibian, Kamerunen, Gabonen, Indian, Mozambiken, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Senegalen eta Venezuelan dauden hogei ikastetxeri laguntzen die modu edukatibo, pastoral eta ekonomikoan.

“Aldaketa eragiten duten ikastetxeak. Aldatu zeurea” kanpainan lortutako diru guztia ikastetxe horiei laguntzera bideratuko da, ikasleak, hezitzaileak (irakasleak, begiraleak, katekistak…), familiak eta euren ingurunea aldatzen eta eraldatzen jarrai dezaten.

Itaka-Escolapios sareko ikastetxeak 

Ikastetxeen fitxak  

 

Kanpainaren helburuak:

  • Itaka-Eskolapioek babesten dituzten hogeita bederatzi ikastetxeen lan edukatibo, pastoral eta eraldatzailea ezagutu eta babestea.
  • Itaka-Eskolapioen sareak babesten dituzten ikastetxe eskolapioen gastu arruntak ordaintzen laguntzea, lanean jarrai dezaten.
  • Eskolapioen ikastetxeen izaera eraldatzailea nabarmendu eta sustatzea.
  • Kanpainan parte hartzen duten Eskolapioen ikastetxe guztiek euren izara eraldatzailea berrikustea eta aurrera begirako urratsak ematea, eskolapioago eta eraldatzaileago izateko.
  • itakaescolapios sarea eskaintzea gizartea eraldatzeko ikastetxeen sare gisa.

Kanpainaren leloa: “Aldatzen ari diren ikastetxeak. Aldatu zure ikastetxea”:

Kanpainaren leloa iradokitzailea izan daiteke, eta hainbat arlotako lana erraztu dezake.

Hona hemen leloaren, eta ondorioz, kanpainako jardueren, hainbat ezaugarri:

  • Lehenengoa: “Aldaketa eragiten duten ikastetxeak”: Adierazten du ikastetxeak bertako pertsonak (ikasleak, hezitzaileak…) eraldatzen dituela.
  • Bigarrena: “Aldaketa eragiten duten ikastetxeak”: Ikastetxearen barruko pertsonez gain, ikastetxearen ingurua (familiak, bestelako elkarteak…) ere eraldatzen duten ikastetxeak dira.
  • Hirugarrena: Aldatu zeurea: Irakasleei, ikasleei, pertsona erlijiosoei, familiei, begiraleei eta bestelakoei ari zaie leloa zuzenean, eskolaren, parrokiaren eta bestelakoen aldaketan parte hartu dezaten.
  • Laugarrena: “Aldaketa eragiten duten ikastetxeak. Aldatu zeurea”: Leloak gure ingurunea aldatzeko gonbita egiten digu. Harago begiratzeko gonbita da, bidetik ateratzekoa, periferiara ateratzekoa, begiak gugandik kentzekoa. Leloak beste ikuspuntu batetik begiratzeko gonbita egiten digu, gure ikastetxea edo gunea aldatzekoa. Izan ere, batzuetan ez gara gai gure gunetik harago ikusteko.
  • Bosgarrena: “Aldatu zeurea”: Jesus gure ikastetxea aldatzera etorri zen. Historian zehar, askok jakin dute euren burua alde batera utzi eta euren bizia besteengatik ematen. Balioen eskalari buelta ematea: azkenak ez dira azkenak, lehenak baizik, Markosen ebanjelioak adierazten digun moduan.
  • Seigarrena: “Aldatu zeurea”: Etengabeko abisu bat da, baita hezkuntzan edo elkartasunaren arloan ibilbide luzea egin duten horientzat ere. Ez dugu ahaztu behar zein den gure ikuspegia. Gogoratu behar dugu haurrak direla gure ikastetxeen oinarri.
  • Gainera, “eragin” aditza erabilita, adierazten dugu pertsonengan eta inguruarengan eragiten dituela aldaketak eta beraz, eraldaketa kanpora begirakoa eta pertsonala dela aldi berean. Aldaketa soziala egin daiteke soilik jendeak konpromisoa hartzen badu.

Dorotea, Itaka-Eskolapioen tripulazioko pertsonaia berria.

 Dorotea izenak Calasanzek bere lan eraldatzailea hasi zuen tokia ekartzen digu gogora.

Adineko emakumea da, bere jakintza eta ikuspuntu historikoa ematen diguna.

Eskolapioen hezkuntza formaleko eta informaleko partaide den emakumea da.

Pertsonaia berri honekin, omenaldi bero bat egin nahi diegu urte luzez gure ikastetxeak eraldatzen lanean aritu diren horiei.

Dorotea bada Erromako Trastevere auzoan egon ziren Calasanzen lehen erakundeak bizirik mantentzeko aldarrikapen bat ere. Doroteak ikastetxe elizkoien espiritua irudikatzen du, zeintzuk sormenaren bidez haur eta gazteen beharrei erantzun nahi baitieten.

Klikatu esteketan kanpainaren eduki gehiago ikusteko:

2020-21eko kanpaia gogoratuz “eraldatzen hasteko prest”

Koordinatzaile nagusiaren aurkezpena 

Kanpainaren metodologia

Jarduerak

Klaustrorako hasierako jarduera

Helduentzako jarduera (komunitateak, misio partekatua, etab.)

Otoitzak eta Eukaristia

Dorotearen motibazio-gutuna

ELKARTASUN Misioa     —    Misioaren azken gutuna.

Mesedeen katea (desde 12 años)

Lankidetza-koadroak (de 10 a 16 años)

CSI Elkartasuna (desde 3 años)

321 Elkartasun metafora (desde 3 años)

Jolas solidarioak (de 6 a 16 años)

Jarduera solidario multzoa (desde 3 años)

Itaka-Eskolapioetako zentroak ezagutzea eta ezagutaraztea  (desde 3 años)

Kirol solidarioa

HEZKIDETZA Misioa     —    Misioaren azken gutuna.

Berdintasuna irabazle (3 a 18 años)

Bazen beste behin(8 a 14 años)

Salbatu nahi ez zuen printzesa (6 a 8 años)

Purl. Zer nolako berdintasuna nahi dugu? (desde 16 años)

Abestiak eta abestiak daude (de 12 a 18 años)

Neska batek bezala (desde 10 años)

Berdintasunaren inguruko eztabaida (desde 12 años)

Zer esan nahi du gizon izateak? (desde 10 años)

INGURUMEN Misioa     —    Misioaren azken gutuna.

Hondar-aleak batuz (de 3 a 18 años)

Zer aldatu da? (Konparatu eta egiaztatu): (de 3 a 18 años)

IMAJINATU. Nola sentitzen da natura? (de 3 a 18 años)

Ingurumen-arazoen inguruan berriro hausnartzen (desde 12 años)

Nire ikastetxeko energia (de 3 a 5 años)

Zertarako behar ditut oinak? (de 8 a 14 años)

Hiria energiarik gabe (de 12 a 16 años)

KULTURARTEKOTASUN Misioa     —    Misioaren azken gutuna.

Dena asmatuta dago (desde 3 años)

Bereizten gaituena baino gehiago batzen gaitu ( desde 12 años)

Munduaren astea (de 14 a 18 años)

 Mural Interculturalidad

Catálogo Colores

Kartelak eta girotzea

Tokian egindako ekintzak

Ebaluaziozko galdetegia

Diru laguntza eman