Itaka Escolapios Itaka Escolapios

EBOLUATU!

Hausnartzeko unea iritsi da, bizitako esperientzia ebaluatzeko eta etorkizuneko ekintzei begira, eboluzionatzeko gakoak aurkitzeko unea. Fase hau funtsezkoa da, benetan hazteko bizipenari buruzko hausnarketa egin behar baita. PENTSAMENDU KRITIKOA garatu eta gure ekintzen garrantzia baloratu behar dugu.

“Design for Change” metodologiaren laugarren fasean zaude, EBOLUATU (ebaluatu eta eboluzionatu).

Ebaluaziorako bi tresna erraz proposatzen dizkizuegu, ikasleei beren proiektuen inguruan hausnartzeko eta etorkizunean imajinatzeko aukera emango dietenak.

1.Anekdotak:

Eskatu zure ikasleei proiektuan gertatu zaien eta emozioak piztu dizkien anekdota bat marrazteko. Marrazkiak amaitu ondoren. partekatu ditzakezue eta anekdota bakoitzari buruz hitz egin edo taula batean itsatsi talde osoak ikus ditzan.

2. Ezberdina / zaila / ikasitakoa:

Hirunaka jarrita, proposa iezaiezu ezberdina iruditu zaien zerbait, zaila iruditu zaien zerbait eta ikasi duten beste zerbait taldean adostea. Eskatu post-it batean idazteko eta paneletan itsasteko. Paneletan galdera hauek egongo dira: zer iruditu zaigu ezberdina? zer iruditu zaigu zaila? zer ikasi dugu? Gero, ozenki irakurri ditzakezu eta talde osoarekin komentatu.

Ebaluaziorako bi tresna hauek taldean hausnartzeko aukera ematen dute eta bertan, modu informalago batean, nahi dutena partekatu dezakete.

Eman denbora taldearen azken une honi, seguruenik hausnarketa baliotsuenak orain agertuko baitira.