Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Calasanz Kideakerako ekintza proposamenak

Calasanz Kideak-eko taldeetan, Itaka Escolapios-en 25.urteurrena muinera joanez ospatu nahi dugu. “Zure sustraia” lema oinarritzat hartuz, haurrek, gazteek eta helduek gure ekintza eraldatzailea leku sakratu batetik sortzen dela deskubritzea nahi dugu: Jesusen jarraipena Calasanz-en antzera.

Etapa bakoitzerako bizipenen dinamiken ibilbide bat prestatu dugu. Ez dira jarduera soilak;  gure historiarekin konektatzeko, sare global baten parte garela sentitzeko eta gure zerbitzurako konpromisoa berritzeko esperientziak izatea nahi dugu.

Bilatu behar duzun adinerako materiala, deskargatu eta prestatu sustraiak zabaltzeko!

🌱  3-5 urte: Kalasanz kideakeko ekintza proposamena

EKINTZA: “Jesus da Zure Sustraia: Eskolapioen adiskidetasun zuhaitza” Txikienentzat, fedea maitasunetik bizitzen dugu. “Adiskidetasunaren Zuhaitza” ren dinamikarekin, Jesus eusten eta energia ematen digun sustrai indartsua dela konturatuko gara. Haurrek adarrak beteko dituzte beren “fruituak” irudikatzen dituzten bihotzekin: lagunekin partekatzen dituzten laguntza eta maitasun keinuak elkarbanatuz.

  • Pastoraltzako ikaskuntza: Jesús zerbitzu eta maitasun iturri da.

🏠 6-8 urte: Kalasanz kideakeko ekintza proposamena

EKINTZA: “Misioaren mapa” Bidai batera goaz! Mapamundi erraldoi batekin, haurrak esploratzaile bihurtuko dira munduan Eskolapioen Harrera etxeak aurkitzeko. “Aztarna” dinamikaren bidez, ulertuko dute beren tokiko ekintza txikiek marka positibo bat uzten dutela eta honek urrutiko lekuetan beste haur batzuekin konektatzen duela.

  • Pastoraltzako ikaskuntza: Misioaren unibertsaltasuna eta kide izatearen sentimendua.

🧭 8-10 urte: Kalasanz kideakeko ekintza proposamena

EKINTZA: “Calasanzen iparrorratza” Misio hau abendura handi bat izango da. Esplorazio joko zirraragarri baten bidez, Calasanz-ek utzi zizkigun arrastoei jarraituko diegu. Partaideek jakingo dute gure “iparrorratza” beti bi lekutara begira dagoela: abiapuntua (Jesus) eta helmuga (behar gaituzten pertsonak), sinbolikoki gure 25 urteko historia zeharkatuz.

  • Pastoraltzako ikaskuntza: Jesusen jarraipena zerbitzu-bide gisa.

🧶 10-12 urte: Kalasanz kideakeko ekintza proposamena

EKINTZA: ” Itaka-Escolapios sarea josiz” Zerk mantentzen gaitu elkarrekin? Dinamika bisual honetan, koloreetako hari edo artile zatiak erabiliko ditugu gure baloreak (Errukia eta Letrak) Fundazioaren benetako proiektuekin lotzeko. Guztion artean, sare fisiko batsortuko dugu ikasgelan, eta horrek erakutsiko digu, gure talentuak batzen ditugunean eta elkarlanean aritzen garenean, jende askoren ametsei eusteko gai garela.

  • Pastoraltzako ikaskuntza: Misio partekatua eta sareko lana.

📉 12-15 urte: Kalasanz kideakeko ekintza proposamena

EKINTZA: “Sismografo soziala” Injustiziengatik dardarka dagoen mundu batean bizi gara. Sismografo baten metafora erabiliz, nerabeek “lurrikara” sozialak (pobrezia, desberdintasuna) detektatzen eta geldirik ez geratzen ikasiko dute. Dituzten balore eskolapioek, erreakzionatzeko eta erantzun solidario eta eraldatzaile bat emateko behar duten indarra identifikatzen ikasiko dute.

  • Pastoraltzako ikaskuntza: Kontzientzia kritikoa eta erantzun etikoa fedearen ikuspegitik.

🏗️ 15-18 urte: Kalasanz kideakeko ekintza proposamena 

EKINTZA: “Bokazioaren arkitektoa” Etorkizunari begiratzeko unea da. Ispiluaren dinamikaren eta analisi pertsonal baten bidez (FODA), gazteak  “Nor izan nahi dut?” galdetzera gonbidatuko ditugu. Itaka-Escolapios GKE gisa aurkezteaz gain, bizi eta bokazio aukera gisa ere aurkeztuko zaigu. Sustrai sendoak dituen bizi-proiektu bat eraikitzeko aukera.

  • Pastoraltzako ikaskuntza: Bokaziorako planteamendua eta bizi-proiektua.

🤝 HELDUEN TALDEAK (SENIDEGO ESKOLAPIOA ETA TALDEAK)

DINAMIKAK: “Iparrorratz karismatikoa” eta “Del Yo al Nosotros” 25. urteurrenak gure konpromisoa berritzera bultzatzen gaitu. Bi dinamika sakon eaurkezten dizkizuegu:

  1. Iparrorratz karismatikoa: Gure proiektuak birplanteatzeko tailer bat, beti “Errukia” (maitasuna/zerbitzua) eta “Letrak” (profesionaltasuna/prestakuntza) modu orekatuan integratuko dituztela ziurtatuz. Kalasanz kideakeko ekintza proposamena
  2. Ni-gandik Gu-ra: Gure “erosotasun eremua” identifikatzeko dinamika izango da non konpromiso komunitario eta jasangarriago baterantz pausoa ematera animatuko zaigun. Kalasanz kideakeko ekintza proposamena
  • Pastoraltzako ikaskuntza: Nortasun karismatikoa eta heldutasuna zerbitzuan.

 

📥 MATERIAL GUZTIAK DESKARGA DITZAKEZU HEMEN KLIK EGINEZ.